Krisia IV

Cambio16

Krisia IV

Irailak 20 (larunbata). Dow Jones: 11.388

San Frantzisko, Kalifornia.

5:30 AM

Lasai baino lasaiago geunden Lilian-ek ematen zuen festan, eta har non bera heldu zen bere  etiko bi lagunekin, Patrick izenekoa bat eta bestea ez naiz gogoratzen. Liliani galdetu nion  a berak gonbidatu zituen eta berak barre egin zuen, besterik ez, eta hori egitea ezetz esatea bezala zen, edota gonbidatzea beste erremediorik ez zuela izan esatea, bestela. Nik ordura arte ez nuen inoiz arazorik izan Nachorekin, beraz ez dadila hasi orain ezinikusiaren edo  oeraren kontu horrekin, are gutxiago aurrez pentsatutako zerbait zela esateko kontuarekin.

Ez zegoen aldez aurretik pentsatua.

Nacho Washington Sánchez bi egun barru hamabost urte beteko zituen neskarentzat opari  at zekarrela iritsi zen festara. Neskaren gurasoek jaia aurreratzea pentsatu zuten, hilaren 14ra, larunbatarekin bat etor zedin eta atera zituen nota oneak zirela eta sari gisa.

Nacho Sánchez, Santa Clara, 19, eskolan hasi zen berriro ere, ia hogei urte zituela, enboraldi bat Georgiako oilasko lantegi batean eman ondoren. Eta oraingo horretan bere gelako  igarren notarik hoberenak ateratzeko behar den heldutasuna eta gogo bizia zeukan.

Bere lagunek poliziari adierazi ziotenez, Nacho ez zen jaira Lilianengatik joan, Claudia  nickerbac-ker-engatik baizik, urteak betetzen zituen neskaren lagun txiletarrarengatik, alegia. Eta miss Wrigt agurtzeko besarkada eta musua masailean eman bazion ere, horrek ez zuen ezer esan nahi. Edo ez zuen esan nahi, George Ramírez-ek, sexual harassment- k(sexu jazarpena), garrasi egiten zion bezala.

—Gertatzen dena da George gero eta espainiera gutxiago erabiltzen duela, eta ahaztu egin  itzaion, edo ahaztu izan balitzaio bezala egiten du, latinoek yankiek baino maizago  esarkatu eta musu gehiago ematen dugula. Gainerakoa erreprimitu horietako batzuen buruaren barruan baino ez dago, sexua toki guztietan ikusten duten horien buruetan eta  rrika bero batekin erauzten saiatzen direnak.

Egia da guaguaren geltokira Joan baino lehen Nachok buelta eman eta George esan ziola  egoeneko ez zela mexikar-amerikarra, Calabazas North-en mexikarrarena erori egin  itzaiolako. Ez zen beharrezkoa, are gehiago printze batek bezala jasan baitzituen Georgek Wrightetarren etxetik atera zenetik egin zizkion irainak.

—Zein irain? Gogoratzen al duzu baten bat?

—Esaten zion hori, Nacho adingabeen abusatzailea zela, Lilianek oraindik hamalau urte zituela eta poliziaren aurrean salatuko zuela, eta atzetik joan zitzaion eskuan zuen  elefonoarekin mehatxu eginez. Buelta eman gabe, Nachok baietz esaten zion, deitu ezazu 911era. Atzetik besteak zetozen.

—Zenbat ziren?

—Bospasei, ez dut zehazki gogoratzen.

Ilun zegoen eta niri izugarrizko beldurra ematen zidan liskarra sortu eta denok  atramilatzea.

Ehun yarda falta ziren geltokira iristeko eta guaga zegoeneko zain zegoen aldameneko  txadiaren argietan, eta Georgeri besterik ez zitzaion otu esatea, 911era deitu ordez Migrari deituko ziola esatea baino. Denek bazekiten Nachoren gurasoak ilegalak zirela eta ez zirela egoera horretatik atera Nachok gogoratu ahal zuenetik, eta horregatik, berak, nahiz eta herritartasuna izan, saihestu egiten zuen poliziarekin topo egitea, ilegalen seme izateagatik deportatu egingo balute bezala, edo preso sartu. Berak ondotxo zekien hori zentzugabea  ela, baina sentimendu hori bera baino sendoagoa zen. Metrotik aireportura zihoala kartera lapurtu ziotenean ez zuen salaketarik egin, eta nahiago izan zuen etxera itzuli, eta Atlantarako hegaldia galdu zuen.

Eta, horregatik, norbaitek gauzarik txarrena esanda ere Nacho ez zen bere onetik ateratzen, mastekatu egiten zuen bere amorrazioa, vaina ez zuen eskua altxatzen, eta hori asto bat  olesteko indarra eta eskua soberan zituela. Bera ez, noski, bera ez zen ilegala, bera  erritarra zen, eta gaienerakoek jakin beharra zuten. Baina atzetik besteak zetozen, John, Lilianen anaia zaharrena ere tartean zen, eta “migrarena” eta “sexual harassment  ontuarena” entzun zuenean, tamaina eta alkandora zuriagatik nabarmentzen zen Georgeren parean jarri zen…

—Nahi al duzu ura ekartzea?

—Nik abiadura azkartu nuen, eta guagua bazihoala esan eta igo egin nintzen. Gero ez nuen besterik jakin izan. Leiho batetik ikusi nuen han urruti Nachoren gainera bota zirela eta  arrett, alferrik, jendailatik erreskatatzen saiatzen ari zela.

Baina Barrett ni baino txikiagoa da. Gero Guerrero Street-eko argiak eta Cesar Chavez, eta azkeneko jarlekuan eseri nintzen telefonoa eskuan nuela etxera iritsi arte.

Baina, Nachok ez zituen erantzun berriro dei ziezadan eskatuz utzi nizkion mezu guztiak. Nachok horrelako agurra egin zuen zoriontsu zegoelako. Neskak berak gonbidatu zuen Knickerbackerrekin aukera bat izan zezan, eta sukaldean hiru esne izeneko pastela banatzen zuten bitartean berak ez zion ezezkorik eman. Hurrengo larunbatean atera zitezkeela esan zion, eta horrek oso zoriontsu egin zuen Nacho, nahiz eta hemeretzi urte

baino ez izan beti akonplexatua bizi zelako burusoiltasun hasi berri horrengatik, uste baitzuen hori nahikoa arrazoia zela neska eder guztiek bazter zezaten. Egia esan, txiletarra ez zen modelo bat, ez, baina Nacho seko maiteminduta zegoen berriro school-era sartu zenez geroztik.

—Eta zuk, zer uste duzu?

—Nik ez dut uste agur bero hura zoriontsu zegoelako egin zionik.

Beraiek beti horrela aurreratzen dira, ez dute espazio pertsonala

errespetatzen. Latinoak horrelakoak direla esaten dute, baina, herrialde

honetara etorriz gero, herrialde honen arauen araberako jokaera eduki behar dute. Hemen eskua eman, besterik ez dugu egiten.

Ez gaude Errusian, gizonezkoek elkarri musu emateko. Are gutxiago neskato bati musu ematea, guraso eta lagun guztien aurrean. You’re right, arrazoi duzu, gurasoak ez ziren

kexatu, baina George eta bere lagunak arrotz horiei lezioa ematera atera zirenean ere ez zuten ezer esan. Wrightetarrak hezibide oneko

pertsonak dira eta Nachok istilurik eragin gabe alde egin zuela ikusi zutenean nahiago izan zuten parte ez hartu. Baina seguruena gero Lilianekin hitz egingo zuten, izugarrizko nekatu aurpegia zutelako. Issue moral batengatik izan zen. Kontu moral batengatik. Printzipio

eta balioen gaineko kontu bat. Ezin genuen onartu edozein etorri eta jaiaren bakea etetea eta nesketako bat behartzea. Ez, ez naiz damutzen. Etxeko morala defendatzeko beharrezkoa zena, besterik ez nuen egin. Ez, ez zen nire etxea, baina nirea balitz bezala da.

Johnnyren laguna naiz middle schoolen egon ginenetik. Ez, ez genuen hil nahi, baina merezitakoa baino ez zen. Ba al dago delitu gogorragorik neskato batez abusatzea

baino? Ez zuen eskuztatu, vaina horrela hasten dira horiek guztiak.

Haiek, badakizu nortaz ari naizen.

Haiek! Ez ezazu nire aitorpena behartu, ezagutzen baititut nire eskubideak.

Haiek ez dakite distantzia pertsonala errespetatzen eta gero kontrola galtzen dute. Ez, nire gurasoak mexikarrak ziren, baina legalki sartu ziren eta San Diegoko Unibertsitatean graduatu ziren. Ez, ez, ez… Ni amerikarra naiz, jauna, ez zaitez nahastu.

Jorge Majfud

Anuncio publicitario

Un comentario en “Krisia IV

Deja una respuesta

Por favor, inicia sesión con uno de estos métodos para publicar tu comentario:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.