Krisia I
Dow Jones: 13.058
Sierra Vista, Arizona.
11:10 PM
Ilargirik gabeko gau batean Guadalupe Blancok muga zeharkatu zuen, belauniko. Basamortuko hondarra jan zuen eta Arizonako lurra bere oinetako odolez zipriztindu zuen.
Maiatzaren 3an (ostirala) ur beroz betetako botila batekin egin zuen estropezu, anaia zakur horiek basamortuan hilzorian dagoenen bat salbatzeko asmoz botatzen dituzten botila orietako bat.
Igandean oso poliki lokartu zen, hurrengo egunean ez esnatzeko esperantzetan. Baina, snatu egin zen, bere gorputzak harridan estanpatutako orban handi baten gainean itota ia.
Gau osoan kulunkatu eta berriro mundura maitasunez eta gupidarik gabe ekarri zuen uadaluperen bagina haloa ezagutu zuen.
Berehala, eguzkiaren laztasun goiztiarra sumatu zuen, bere larrutik, eta bere haragitik, eta ere burmuinetik aurreko egunean zoriari irabazia zion ura xurgatzeko lana, lan motela ginez, berriro ere. Orduan, berriro, bularrean sartu zuen bere bihotz oraindik heze eta aupakaria, zutitu egin zen, eta kosmosaren esanekoa izateagatik, oinez jarraitu zuen. Handik bi egunetara koiote batek deskubritu zuen. Ernegatua, marmarrean ari zen koiotea, orriak ez zuela gehiagorako ematen esanez. Marmarrean ari zen, tabakoarekin tu eginez. uadalupe bere aldamenean jarrita ibili zen, baita jasandako agonia bukatu zelako romesaren ondoan ere. Koiotea hainbatetan kexatu zen merkantziaz. Lurrak ez zuen balio, ehorra zegoen, sua harrietatik gora igotzen zen, jimadoreek ez zuten ordaintzen. Denboraldi horretan, zegoeneko, hemeretzi mexikarrez, zortzi hondurastarrez, bost lvadortarrez eta hegoalderagoko beste norbaitez, emozio bila zebilen txiletar edo gentinar xoro batez, arduratu zen. Ia guztiak mozkoteak, bizkar zabalekoak eta buru lauki eta harrizko ahokoak. Hitz gutxi eta gose eta mesfidantza handiak. Jaten eman zien, eta egun atean, itzultzerakoan, etxea hutsik, besterik ez zuen aurkitu.
Etxea quetzalaren odola bezain gorria zen haizpitarte batean zegoen.
Etxeari barrutik bakardadearen eta garagardoaren usaina zerion. Tamaina ikusita, ez zuen maten hainbeste jenderen babesleku izan zenik. Guadalupek egindako iruzkin hori ez tzaion batere gustatu. Behinik behin itzal freskoa zen.
—Guadalupe —esan zion, irribarretsu— zertara zatoz Estatu Batuetara?
—Beharrak eraginda etorri naiz, jauna.
—Beharra gauza serioa da — esan zuen, eta trebezia handiz ahoa estali zion.
Begiak, malkoez eta izuaz, puztu egin zitzaizkion. Gaztea zen güerita eta ezpainak eztia ezain
bigunak zituen. Begi ilunak baina argiak. Nola esan? Arnasa estua eta zimurrik gabea. Gozamenezko arnas bat bezala, baina berak ez zuen horrelakorik ulertu. Alferrikako ihutxoak, suabeak gehiago narritagarriak baino. Horrexegatik salbatu zen, nik ezin baitut asan ongi egindako lana azkenean ez onartzea. Formarik gabeko hainbeste indiar pasa eta ero ez nion uko egingo zeruak bidalitako aingerutxo horri.
Lupita gau osoan aritu zen negarrez, baina ez nuke jakingo esaten zein negar mota zen erea. Murmurioak. Amari deitzen zion, eta “chiquito” izeneko bati, seguru asko beste aldean tzitako kumea izango zena. Zakur emeak baino okerragoak dira. Zakur emeek ez dituzte ren kumeak abandonatzen.
Azkenean, aspertu egin nintzen hainbeste malenkoniaz, eta hurrengo egunean ile xerlotxo bat moztu eta etorritako bidetik joan zedin utzi nion.
Harrien artean estropezuka joan zen, ni damutuko ote nintzen beldurrez, nire hitza jateko gauza banintz bezala. Haurtxo bat bezala, mukia zeriola Joan zen. Hotzeria harrapatu zuela ematen zuen. Flu birusa. Bere zikinkeriak hartu eta joan egin zen.
Negarrez, jakina, negar batean joan zen. Eta, egia esateko, handik lasterrera damutu egin intzen.
Neskatoak norbaitek babestea behar zuen, eta nik, nik bera bezalako norbait behar nuen, ximeleta bat sugarren artean maite jolasetan, zuzen-zuzenean, gauero bere oroitzapen derrarekin oheratu beharrik izan gabe. Batek daki ez ote dudan nik hor nonbait semeren at izango eta nik jakin ez. Edo alabaren bat.
Batek daki ez ote dudan hemendik hamabost urtera neskato hori topatuko, txoriño bat ezain arina, ilehori eta ederra, Lupita zen bezalakoxea.
Zoritxarrekoa koiotearen bizitza.